XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bigarren: batipat, otoitzean irauteko eta otoitz maillan igotzeko.

Eta irugarren: Bear bada, otoitza, otoitzago egiteko.

Gure buruak ezin batera bi gai erabil ditzake.

Ez ba! Ez gera artarako gauza-ta.

Orain gai bat eta bestea gero, bai.

Ori, bai! Jakiña, ba! Biak batera, ordea, ez.

Ez orixe! Esate baterako: zuk oso maite zenduan baten eriotza buruan darabilkizu.

Eta bitarte ortan bertan, zure ezagun batekin izan berri dezun jarduna eta artu bearra zeran erabakia, ezin bada!.

Gai biak buruan, batera, sartu eta erabilli ditezkeanik ez da.

Naitanaiez, bata bestearen ondoren bearko.

Ildako maite zenuanarena buka, eta ezagunarena asi.

Bata utzi ta bestea artze orrek, tampacirc;rtetxoa bearreko du, berriz.

Eta zenbait-eta zure burua gai bati lotuago, erantsiago, egon gairen batean itsatsiago, alegia, orduan-da tampacirc;rte luzeago bear, gai bataz erabat askatu, laga, ta besteari eldu al izateko.

Au argi-argi dagoala uste det.